Rosa Jové psikologoak heziketari buruzko solasaldia eskainiko du Lesakan maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 08:21
Rosa Jovék haurren hazieraz eta hezkuntzaz hainbat liburu idatziak ditu.

Larunbat arratsaldeko 6etatik Harriondoa Kultur Etxean

Haurren haziera eta hezkuntzaz hainbat liburu idatziak dituen Rosa Jové psikologo kataluniarra hizlari izanen da maiatzaren 30ean, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, Dasya zentruaren eskutik. Hezi: maitasunez, ulerkortasunez eta jakinduriaz moldatu solasaldia eskainiko du. Sarrera 21 euro kobratuko da, baina ludoteka zerbitzua eskainiko dute doan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun