Irurita Miguelenek bere lehenbiziko partida galdu du laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 08:18
Joan den urteko finalistak dira beraien multzoetako buru.

Halere, iazko finalistak beren multzoko buruetan daude

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko zortzigaren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Aipatzekoa, Irurita Miguelene taldeak txapelketa honetako lehen partida galdu zuela. Halere, bere multzoko sailkapen buruan segitzen du. Bertze multzoan, joan den urteko txapelduna, Doneztebe The Moment dago buruan, zalantzaz betetako hasieraren ondotik.

 

Zortzigarren jardunaldiko emaitzak

 

1.MULTZOA:

Oitz Kokoetxea - Doneztebe Suma: 9 – 4

Oitz Kokoetxea (A.Saldias-L.Mendiola-U.Zelaieta-I.Mendiola)

Doneztebe Suma (J.Juanena-U.Sapuppo-X.Ibarrola-J.Grazenea)

Markagailua: 1-0, 4-1, 4-3, 8-3, 8-4, 9-4.

Doneztebe Suma taldeak aukera guztiak galdu ditu laurden finaletan egoteko.

 

Arraioz C Lur Sagardia - Irurita Miguelene: 9 – 7

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-E.Prim-J.Ramos)

Arraioz C Lur Sagardia (X.Bengoetxea-D.Saldias-M.Maritorena-S.Navarro)

Markagailua: 4-0, 4-2, 5-2, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7.

Iruritarrek beren lehenbiziko partida galdu dute. Oso partida ona, agian txapelketako partidarik hoberena. Bengoetxea arraioztarra izan da jokalaririk onena.

 

2.MULTZOA:

Arraioz A Lur Sagardia – Doneztebe Gubaigu: 9 – 1

Arraioz A Lur Sagardia (I.Mihura-J.Gamio-K.Laurnagaray-A.Zubigaray)

Doneztebe Gubaigu (E.Zabala-A.San Martín-D.Garcia-E.Garcia)

Markagailua: 5-0, 5-1, 9-1.

Arraioztarrek oso partida lasaia izan zuten Doneztebeko talde gaztea ez zelako Arraiozko plazako ezaugarri bereziei egokitu.

 

Doneztebe Gubaigu – Arraioz B Lur Sagardia:

Doneztebe Gubaigu (E.Zabala-A.San Martín-D.Garcia-E.Garcia)

Arraioz B Lur Sagardia (M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-X.Maritorena)

Markagailua: 0-2, 1-2, 1-6, 2-6, 2-8, 3-8, 6-8, 6-9.

Arraioztarrak hiru puntuak lortzekotan egon ziren (2 eta 8 eta kintze baten falta), baino doneztebarrek partidaren bigarren zatian oso maila ona erakutsi zuten eta puntu bat eskuratu zuten.

 

Arraioz A Lur Sagardia - Doneztebe The Moment: 7 – 9

Arraioz A Lur Sagardia (I.Mihura-J.Gamio-K.Laurnagaray-A.Zubigaray)

Doneztebe The Moment  (P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa)

Markagailua: 0-1, 2-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 7-9.

Partidaren bukaeran pilota gutxi ikusten zen oso partida luzea izan zelako. Jokalaririk hoberena Legarra doneztebarra izan zen. Bi sakalariak, berriz, gora-geherak izan zituzten, sake onak bai, baina faltak ere egin zituzten.

 

Bederatzigarren jardunaldia datorren datorren asteburuan

1.MULTZOA:

Oitz Kokoetxea – Doneztebe Apezteguia, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Suma – Irurita Miguelene, larunbatean 18:00etan.

Atsedena: Arraioz C Lur Sagardia      

       

2.MULTZOA:

Doneztebe Avia – Doneztebe The Moment, larunbatean 16:00etan.

Irurita Biek – Doneztebe Gubaigu, igandean 11:30ean.

Arraioz B Lur Sagardia – Arraioz A Lur Sagardia, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun