Kaxerna Irrati librea maiatzaren 28an hasiko da emititzen Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 26a, 07:42

Hasiera batean hilabeteko azken ortzegunetan eginen dituzte, FM 102.5ean

Maiatzaren 28an, ortzegunean 19:30ean hasita eginen du Berako Kaxerna irrati libreak bere lehen emanaldia, FM 102.5ean. Hilabeteko azken ortzegunetan eginen dituzte saioak.

 

Kaxerna gaztetxeko proiektu komunikatibo berri honek zenbait irratsaio prestatu ditu: Mari Xulufrai ipuin kontalaria, Uhinen arrastoen bila musika saioa, Kalianbera albisteak, Deus galdetu gabe eztabaida-elkarrizketa saioa eta Hautsontzi ta zerbeza umore saioa, erraterako.

Oraingoz Bera inguruan bakarrik adituko da uhin bidez, baina Internetetik hedatzeko ere lanean ari dira Berako Gaztetxean. Halere, emisioa eta hurrengo egunean, blogera igoko dituzte saioetako audioak. www.kaxerna-irratia.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun