Leitzako Aurrera futbol talde nagusiak mailaz igotzea lortu du

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 25a, 09:54
Aurrera Futbol Talde nagusiak mailaz igotzea lortu du.

Gipuzkoako erregionaleko koparen atarian gelditu da Gure Txokoa

Leitzako Aurrera futbol talde nagusiak ez zuen hutsik egin denboraldiko azken partida eta Arkiskilen garaipena lortuta, mailaz igotzea lortu du. Gipuzkoako Erregionaleko  kopako finalerdian galdu egin zuen Gure Txokoa eta beraz, ez dute finala jokatzerik izanen beratarrek. Beti Gaztek eta Doneztebek garaipenarekin bukatu zuten bientzat ona izan den denboraldia.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Andoni Riopedre, Josu Sanjurjo eta Beñat Maia) – Anaitasuna 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopako final erdian

Soraluze 3 - Gure Txokoa 1 (Unai Iparragirre)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera 2 (Unai eta Oinatz)– San Jorge 0

Ultzama 1 – Doneztebe 2 (Irail Zestau eta Aitor Bertiz)

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan igoera fasea

CD Lagunak 1 – Doneztebe 4 (Diego Armandok 2, Markos Azkarate eta Eloi Garcia)

Baztan 2 (David Suarezen golak) – CD Zarramonza 0

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 2 (Jokin Telletxea eta Xiker Lizardi) – Tolosa 2. Gure Txokoa penaltietan sailatu da.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Iruña 1 – Baztan 2 (Asier Irigoien eta Oier Erro)

 

Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan txapeldunen fasea

Beti  Gazte 2 (Paula Artieda eta Andrea Lasaga) – Gazte Berriak Antsoain 4

 

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Erreka B – Txantrea

BM Huarte 12 – Erreka A 4

 

Alebin neskak

Lagunak – Erreka

 

Prealebinak neskak

Baztango BKT – Mendillorri mixto

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun