Leitzan jokatuko duen azken jardunaldian mailaz igotzeko aukera izanen du Aurrera Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 18a, 09:41
Beti Gazteko kadeteek Gipuzkoako Ohorezko mailara igotzea lortu dute.

Gure Txokoako talde nagusia kopako finalerdietarako sailkatu da penaltietan eta Beti Gazteko kadeteek Gipuzkoako Ohorezko Mailara igotzea lortu dute

Eskualdeko kirol talde batzuk denboraldiko lanak bukatu dituzte. Bertze batzuk azken txanpan sartuak dira, bere helburuak betetzeko itxaropenekin. Erraterako, Aurrerako futbol talde nagusiak Leitzan jokatuko du mailaz igotzea heldu den asteburuan. Garaipena aski izanen du hori lortzeko. Doneztebek, aldiz, itxaropen hori galdu du asteburu honetan etxean galduta. Kopan ari diren futbol talde nagusienei dagokienez, Baztanek ezin izan zion buelta eman Azkoienetik zekarren emaitzari eta akitutzat eman du denboraldia. Berako Gure Txokoa, aldiz, Gipuzkoako Erregionaleko kopako finalerdietan sartu da, penaltietan irabazi ondotik. Kategoria ttikiagoetan, Beti Gazteko kadeteek Gipuzkoako Ohorezko Mailara igo dira.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Zarautz 4 - Beti Gazte 1 (Andoni Riopedre)

 

Nafarroako Preferente mailako Federazio Kopako final zortzirenetako itzulia

Baztan  2 (Asier Lizartza eta Luis Iturriria) - Azkoien 2. Baztandarrak kopatik kanporatuak eta denboraldia akitua.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopako final laurdenak

Gazte Azkuene 1 - Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo). Penalti jaurtiketetan lortu dute aitzinera egitea beratarrek,  Andoni Martinez, Alain Morcillo, Jon Irazoki, Unai Iparragirre eta Iñaki Eskuderoren golen bidez.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Salesianos 1 – Aurrera 2 (Joanes eta Daniel)

Doneztebe 1 (Irail Zestau) – UCD Burlades 3

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Urki Txoperena, Ibon Txoperena eta Jon Ubiria)– Hondarribia 1

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan igoera fasea

CD San Adrian 2 – Doneztebe 1 (Jon Belarra)

CD Alesves 3 – Baztan 2 (David Suarez eta Luis Urrutia)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, igoera fasean

Touring B 2 - Beti Gazte 7. Bigarren izan dira lesakarrak eta honenbertzez, Ohorezko Mailara igoko dira.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan, kopako final laurdenak

Urola 2 - Gure Txokoa 1 (Jimmi Joel)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa 8 (Jokin Telletseak 4, Iraitz Iñigok 2, Beñat Arraztoa eta beraien atean) – Oiartzun 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

JD San Jorge 6 – Doneztebe 1 (Enaitz Iriarte)

Baztan 2 (Gilen Querier-en golak)– CD Lezkairu B 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 0 – CD Ardoi A 0

 

Neskak, futbol-8 Nafarroako ligan txapeldunen fasea

Beti  Gazte 1 (Paula Artieda) – CD Amigó 2

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Erreka A 9 - Erreka B 7

 

Alebin neskak

Erreka 11 – BM Ardoi 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun