Jokin Aranburu gipuzkoarra nagusitu da Beran Errandonea Memorialaren 38. Edizioan

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 11a, 15:09
Foto-finisha behar izan zuten Beran irabazlea erabakitzeko.

164 korrikalarik parte hartu zuten Euskal Herriko txapelketarako baliagarria zen txirrindulari lasterketan

Junior mailako txirrindulariei zuzendua, Felix Errandonearen omenezko 38. Lasterketa burutu zen maiatzaren 9an Beran. Aurten, Euskal Herriko txapelketarako baliagarria zen eta 164 korrikalari atera ziren, tartean emakume bakarra, Reyno de Navarra taldeko Ane Iriarte. Ikusi argazkiak

Eguraldi lagunduta, 81 kilometroak betetzeko 1:54:01 behar izan zuen lehendabiziko helmugatu zen Zarauztarra taldeko Jokin Aranburuk. Esprint gogorra jo zuten eta foto-finisha ere behar izan zen irabazlea erabakitzeko. Autonervión taldeko Iñigo Elosegi izan zen bigarrena eta Andoaingo taldeko Jokin Aberdil osatu zuen podiuma. Hain zuzen Andoaingoa izan zen talderik onena, Atracciones Sanz eta Zirauna taldeen aitzinetik. Guztira 125 txirrindulari helmugaratu ziren.

Gure Txokoak bikain antolatutako probaren hasieran ihesaldi saiakera aunitz izan ziren, baina ez ziren aitzinera ateri. Etxalarko Benta eta Berrizaun artean eroriko haundi bat izan zen, baina txirrindulariek ez zuten min handiegirik hartu. Lasterketa azken kilometroetan erabaki zen. Lesakatik batera igaro zen tropela, baina Piedadeko igoeran izan ziren erasoaldien ondorioz, 14 laguneko taldetxoa gelditu zen aitzinean eta beraien artean jokatu zuten garaipena, aipatu bezala, lehia estuan.

 

 

SAILKAPENA

1. Jokin Aranburu (Zarauztarra) 1:54:01 (Orduko 42,63 km banaz bertze);

2. Iñigo Elosegi (Autonervión);

3. Jokin Alberdi (Andoaingo);

4. Julen Umerez (Ulma);

5. Unai Orbea (Atracciones Sanz);

6. Urko Berrade (Lizarte);

7. Jon Gil (Vicinay);

8. Eneko Aramendia (Quesos Albeniz);

9. Diego López (Galdeano);

10. Alvaro Cotillas (Armentia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun