Master30 kategorian Espainiako Orduko errekorra egiten saiatuko da Ibon Urtiaga

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 11a, 11:54
Transbidasoako Ibon Urtiaga beteluarra, Espainiako master30 kategoriako orduko errekorra egiteko prest.

Ekainaren 6an Valentzian du hitzordua Transbidasoa taldeko txirrindulari beteluarrak

Afizionatu mailako Transbidasoa txirrindulari taldean ari den Ibon Urtiaga, 39 urteko beteluarrak erronka handia jarri dio bere buruari. Hain zuzen, ekainaren 6an, Valentziako Luis Puig Belodromoan, Master30 kategoriako Espainiako Orduko errekorra gainditzen saiatuko da. Gaur egun errekorra 43,078 kilometrotan dago. Info +

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun