Iruritako Isabel Ciak irabazi du Cancunerako bidaia

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 7a, 12:19
DenokBat federazioaren eskutik jaso zuen Lesakan maiatzaren 6an saria.

Denokbat Federazioko kideen eskutik jaso du saria maiatzaren 6an

50.000 tiket baino gehiagoren artetik, Isabel Ciak Fantxiken bete zuena izan zen saritua DenokBat federazioak egindako zozketan. Maiatzaren 6an 14:30ean egin zuten sari banaketa Lesakan, federazioko ordezkariekin elkartu eta pozez hartu zuen saria Eugin bizi den iruritarrak.

Denokbat Federazioa Berako Larun-Haizpek, Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Bertan Baztanek eta Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak osatzen dute eta apirilaren 13tik 30era hamar euro baino gehiagoko erosketak egin dituzten bezeroen artean zozketatu dute bi lagunentzako Cancunerako bidaia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun