1.168 langabetu zeuden eskualdean apiril hondarrean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 5a, 10:32

Martxo bukaeran baino 44 guttiago dira

Azken bi hilabeteko joerari eutsiz beheiti egin du langabeziak eskualdean apirilean ere. Zehazki, 44 langabetu guttiago daude, 1.168 denera (-%3,63). Halere, Nafarroako banaz bertzekoa baino guttiago jautsi da langabezia eskualdean, Nafarroa osoan 2.057 langabetu guttiago baitaude (-%4,25).

Apirilean 637 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 54 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 521 lagun daude langabezian, martxoan baino 17 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere martxoan baino 28 langabetu guttiago daude, 540. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere 9 lagun guttiago daude langabezian, 58 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, martxoan baino 10 langabetu gehiago daude, 49 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina martxoan baino 10 guttiago dira, 825etik 815era pasatuz. Langabeziaren jautsierareik nabarmenena industria arloan eman da, martxoan baino 30 langabetu guttiago baitaude, 143 denera. Eraikuntzan ere martxoan baino 7 langabetu guttiago daude, 113. Nekazaritzan martxoko langabetu kopurua mantentzen da, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 71 lagun daude langabezian, martxoan baino 3 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun