Helduentzako irakaskuntza programa indarrean paratu nahi dute Baztan-Bidasoaldeko udalek

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 4a, 15:01

Titulua lortu nahi dutenek aurrematrikulazioa gauzatu beharko dute maiatzaren 4tik 8ra 

Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko Udalek, Gizarte Zerbitzuen bitartez, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean  eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean paratu nahi dute.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Gobernuko eskakizuna jarraiki, maiatzaren 4tik 8 bitarte Lekarozko Instituan Bigarren Hezkuntzako Titulua lortu nahi duten lagunek aurrematrikulazioa gauzatu beharko dute. Idazkaritzako ordutegia honako hau da: 8:00etatik 15:00etara eta astearte arratsaldean 18:00ak arte (Telefonoa: 948 581 803).  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun