Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 28a, 07:11

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Oraingoz, partida guztiak dituen talde bakarra gelditzen da, Irurita Miguelene, lautik lau irabazita. Iazko txapeldunek, aldiz, bigarren partida galdu dute segidan.

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

1. multzoan

Oitz Kokoetxea, 5 - Irurita Miguelene, 9

Arraioz C Lur Sagardia - Doneztebe Apezteguia, gibeleratua euriagatik.

Atsedena: Doneztebe Suma

2. multzoan

Doneztebe Avia - Doneztebe Gubaigu, gibeleratua euriagatik

Irurita Biek, 9 - Arraioz A Lur Sagardia, 2

Arraioz B Lur Sagardia, 9 - Doneztebe The Moment, 6

 

Oitz Kokoetxea(A.Saldias-L.Mendiola-U.Zelaieta-I.Zelaieta)

Irurita Miguelene  (X.Barberena-G.Urtasun-J.Ramos-E.Prim)

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 3-7, 5-7, 5-9.

Ligako 1. itzulian Irurita Miguelenek ez du puntu bakar bat ere galdu. Oizko taldean joan den urtean gazteen txapelketa irabazi zuen Ioritz Zelaieta jokalariak debuta egin zuen txapelketa nagusian.

 

Irurita Biek(J.Urtasun-G.Etxenike-M.Bidegain-K.Goikoetxea)

Arraioz A Lur Sagardia (I.Mihura-J.Gamio-K.Laurnagaray-A.Zubigaray)

Markagailua: 2-0, 2-1, 7-1, 7-2, 9-2.

Partida azkarra iruritarrek agindu zutelako nahi izan zuten bezala. Arraioztarrek berriz ere emandako itxura, kaxkarra; laurden finaletako sailkapena oso zaila jarri zaie.

 

Arraioz B Lur Sagardia (M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-P.Laurnagaray)

Doneztebe The Moment (P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa)

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 9-6.

Sakean Mindegia Vertiz baino gehiago izan zen eta oro har ere Arraiozko taldea Doneztebekoa baino hobea. Txapeldunak ez daude batere fin eta doi-doi eskuratu zuten puntutxo bat.

 

ERREKUPERAZIOAK: 2015-Maiatzak-01/02/03

Datorren asteburuan ligako 1. itzulian gibelatu diren partidak jokatuko dira:

1. MULTZOA:

Arraioz C Lur Sagardia – Doneztebe Suma

Doneztebe Apezteguia – Oitz Kokoetxea

Arraioz C Lur Sagardia - Doneztebe Apezteguia

 

2. MULTZOA:

Doneztebe The Moment – Arraioz A Lur Sagardia

Doneztebe Avia - Doneztebe Gubaigu (asteazkena, 27- 17:30ean)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun