Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 27a, 08:22
Joanes Ilarregi txapelarekin, Nafarroako Eskolarteko txapelketan parte hartu zuten bertze zazpi bertsolariekin.

Maddalen Lopez Tapia lesakarra bigarren izan zen eta biek ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko txapelketan

Apirilaren 24an Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean jokatutako Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 29.edizioan, Joanes Illarregi leitzarra izan da lehen aldiz txapelduna. 

Guztira zortzi bertsolari gaztek hartu zuten parte: Manex Mailharin (Berriozar), Xabat Illarregi (Leitza), Joanes Illarregi (Leitza), Maddalen Lopez (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Idoia Granizo (Altsasu) eta Ekain Alegre (Altsasu).

Saioko lehen fasea zortzi bertsolariek egin ondotik, Maddalen Lopez, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi eta Manex Mailharinek jokatu zuten bigarren fasea. Azkenean Joanesek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela eta Maddalen Lopez lesakarra berriz, bigarren sailkatua izan zen. Biek ordezkatuko dute beraz Nafarroa, datorren ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun