Berriz ere 303 kiloko harriarekin saiatuko da Inaxio Perurena, oraingoan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 11:38
Berriz ere 303 kilokoarekin saiatuko da Inaxio Perurena.

Larunbat arratsaldeko 1etan izanen da saioa Amazabal pilotalekuan

Inaxio Perurena 303 kiloko harri jasotzen ahaleginduko da apirilaren 25ean, larunbatean 13:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Proba Euskadiko Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du, baina antolatzailea harrijasotzailea bera da. Proba bukatutakoan doping kontrola pasatuko du Inaxio Perurenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun