Goizuetarrek ere apirilaren 25ean Anaitasunako ekitaldian parte hartzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 10:55

Apirilaren 25ean, Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak deituta, euskararen aldeko ekitaldia egingo da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Goizuetako herritarrek bat egin dute deialdiarekin eta ingurukoei parte hartzera animatzeko bideo-katea osatu dute elkarri erronka botaz.

Apirilaren 25ean, Kontseiluak eta Nafarroako euskalgintzak deituta, euskararen aldeko ekitaldia egingo da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Goizuetako herritarrek bat egin dute deialdiarekin eta ingurukoei parte hartzera animatzeko bideo-katea osatu dute elkarri erronka botaz. Goizuetan parte hartu duten eragileak honakoak izan dira: abesbatza, gazte asanblada, eskola, Udala, jubilatuak, Umore Ona elkartea, guraso elkartea, futbito taldea, pilota eskola, sagardozaleak eta kultur taldea. 18:30ean hasiko da Kontseiluak antolatu duen ekimena eta Anahitasuna izenburupean Anaitasuna kiroldegia, jendez, euskalzalez, euskaldunez lepo betetzea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun