Maiatzaren 1erako mobilizazioak, herri bazkaria eta kontzertuak iragarri dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 09:03
Dama eta La Bona Dea taldeek kontzertua eskainiko dute maiatzaren 1ean Beran.

Altzateko frontoian eginen den herri bazkarirako txartelak apirilaren 25a bitarte eskura daitezke

Berako Gaztetxeko areto nagusiko paretak soinu premian daudela eta, egarri hori asetzeko kontzertua antolatu du Kaxernak maiatzaren 1ean. Ortziral arratseko 10etan hasita, Dama eta La Bona Dea taldeak izanen dira taulagainean. Sarrera 3 euro kobratuko da. 

Horren aitzinetik, Langilearen Eguna dela eta, egitarau interesgarria osatu dute, LAB eta Ernairekin elkarlanean. Goizez mobilizazioak izanen dira eta 13:30ean bazkaria Altzateko frontoian. Txartelak 10 eurotan salgai daude Katakun, Arrano (Lesaka), Intza (Elizondo), Elgorriagako Herrikoan eta Legasako Kattalinen, apirilaren 25a bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun