ELAren ikerketaren alde busti da Doneztebarrak elkartea ere

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 23a, 08:03
Doneztebarrak elkartekoak ELAren ikerketaren alde busti dira.

Gazte Burrunbari, Doneztebeko Ehiztari elkarteari eta Sunbiteri luzatu diote orain erronka

Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkartea ere ELA gaixotasunaren ikerketaren alde busti zen apirilaren 22an, asteazken arratsaldean Aparaneko parkean.

Bertan Baztan elkartetik jasotako erronkari erantzun zioten Doneztebarrak elkartekoek eta, aldi berean, elkartasun katea ez eteteko bertze hiru elkarteri ere pasa diete lekukoa: Gazte Burrunba taldea, Doneztebeko Ehiztari Elkartea eta Sunbite (Sunbillako Turismo Elkartea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun