Asteburu Kulturala ospatuko dute Berroetan apirilaren 24tik 26ra

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 23a, 07:46

Argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ere ikusteko aukera ere izanen da

Apirilaren 24tik 26ra Berroetako Asteburu Kulturala ospatuko dute, egitarau zabalarekin. Asteburua baino lehen, argazki lehiaketarako deialdia ere egina zuten eta apirilaren 23ra bitarte Berroetako Gure Ametsa Elkarteko buzoira edo berroetakoherria@gmail.com helbide elektronikora bidal daitezkeen lanak ikusteko aukera ere izanen da.

Apirilaren 24an, ortziralean 17:00etan haurrendako marrazki tailerrak eta txokolatada antolatu dituzte. 19:30ean Pura vida dokumentalaren emanaldia eta 21:00etan afaria eta ondotik mahai jokoen txapelketak. Ortziraleko ekitaldi hauek Hegoaldea elkartean eginen dira.

Apirilaren 25ean, larunbatean 12:00etan herritarren arteko apustu-desafioa eta herriko erraldoien ikuskizun emanaldia izanen dira. 17:00etan II. Batukada ikastaroa, Eduardo Iturralderekin. 19:00etan Iñaki Atxa eta Juan Lameirinhasen eskutik paisaien eta argazki eta bideo emanaldia. 20:00e­tan argazki lehiaketako sari banaketa eginen da eta 21:00etan afaria eta euskal kantak Salaberrirekin. Larunbateko ekitaldiak eta egun osoko argazki erakusketa Gure Ametsa elkartean eginen dira.

Apirilaren 26an, igande goizeko 9etan abiatuta mendi ibilaldia eginen dute, Berroetako paisai izkutuen bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun