Ehuntze Eguna ospatuko dute Donezteben apirilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 22a, 09:39

Gure Esku Dago ekimenaren baitan oihala josi eta kate luze bat egin nahi dute karrikaz karrika 

Malerrekako Gure Esku Dago batzordeak  apirilaren 25ean Ehuntze Eguna ospatuko du Donezteben, ekitaldiz betetako egitarauarekin. 

Malerrekako Gure Esku Dago batzordeak  apirilaren 25ean Ehuntze Eguna ospatuko du Donezteben, ekitaldiz betetako egitarauarekin.

10:30ean Bearzana plazan herri-kirolak izanen dira. Malerrekako 7 edo 8 talde lehiatuko dira eta talde bakoitzean 9-10 lagun izanen dira. 11k aldera Ehuntze ekitaldia hasiko da. Ekitaldi horren helburua da koloretako oihalak apain­tzea, margotzea, txukuntzea eta ondotik ongi jostea. Oihalak behin josita, kate luze bat eginen da frontoian eta gero, musikak lagunduta, herriko karriketan. Ondotik, herri bazkaria antolatu dute Burrunba gazte taldearekin batera. Bazkaldu ondoren kantu zaharrak abestuko dituzte. Arratsaldean, berriz, umeendako puzgarriak eta jokoak izanen dira. Eguna borobiltzeko musika izanen da.

Ehuntze egunak itxiko du otsailean abiatu zen dinamika: jostunak dokumentala otsailean Malerrekako hainbat herritan ikusteko aukera izan baita eta martxoan zehar burutu diren mendi martxak (Mendaur eta Leurtzako zirkua).

 

Ekainaren 21eko ekitaldien aurrekari

Ehuntze egun honek  ekainaren 21ean Iruñean burutuko den ekitaldia prestatzeko ere balio du:  Egun horretan, hautes­tontzi erraldoia eraikiko da eta denon artean jositako eta ehundutako oihalez estaliko da. Ekaineko ekitaldi hau herritar desberdinen borondatearen adierazle izatea nahi da. Aniztasun hori  hautestontzi erraldoi hori estaliko duten oihal anitz eta koroletsuen bidez irudikatuko da. Helburua azken finean argia baita: gaurko hautesontziak, biharko erabakia ahalbidetzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun