Leitzako XXXVII. Herri Krosa apirilaren 25ean eginen da

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 22a, 09:09
Emakumezko junior eta helduek 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.

Izen-ematea egunean bertan egin liteke edo aldez aurretik kirolprobak.com orrialdean 

Aurrera Kirol Elkarteak antolatzen duen eta aurten hogeita hamazazpigarren edizioa beteko duen Leitzako herri krosa apirilaren 25ean jokatuko da, larunbat arratsaldean 16:30etik aurrera. 

Aurrera Kirol Elkarteak antolatzen duen eta aurten hogeita hamazazpigarren edizioa beteko duen Leitzako herri krosa apirilaren 25ean jokatuko da, larunbat arratsaldean 16:30etik aurrera.

Herriko erdigunetik izanen da irteera eta helmuga plazan. Kategoria desberdinetan banatuta, hauek dira bakoitzak osatu beharko dituen distantziak: Benjaminek (800 metro), alebinek eta infantilek (2,5 km), kadete, junior eta emakumezko helduek  (5 km) eta gizonezko helduek (10 km).

Izen-ematea egunean bertan egin daiteke edo aurretik www.kirolprobak.com orrialdean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun