Dispertsioaren aurkako apirileko hitzordua Arizkunen eginen dute

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 22a, 09:06

Mus tximista txapelketa jokatuko dute apirilaren 24ean, ortziral arratseko 9:30ean Arizkungo elkartean

Dispertsioaren kontrako hitzorduek aitzina jarraitzen dute "Baztango herriek ere dispertsioari ez!" kanpainaren baitan. Apirileko hitzordua Arizkunen izanen da, apirilaren 24ean, ortziralea, arratseko 9:30ean Arizkungo elkartean. Arizkungo gazteekin elkarlanean antolatutako Mus tximista izanen da "Dispertsioaren liburuxka" hedatzeko aitzakia kasu honetan. Izena ematea debalde izanen da egunean berean eta irabazleendako sariak hauexek: 1. saria bildotsa eta 2. saria ardo botilak.

Orain artekoak

Urtarrilean, Erratzun, Gari Garaialde argazkilariak "Zu ikusteko bidean" izeneko lana aurkeztu zuen, ondoren Baztango preso politikoen familirriarek beren bizipenak kontatu zizkiguten eta elkarretaratze bat egin zen.

Otsailean, Arraiozen, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako "Urruti vs gertu" dokumentala eman zen eta Iñaki Errok eta Xotero Etxandik espetxeari buruzko solasaldia eman zuten.

Martxoan Anizen Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera kezkagarria dela eta, espetxearen ondorioak jorratu ziren "Iparra galdu barik" plataformako kide batekin eta "Jaiki hadi" taldeko Mikel Urra medikuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun