Txin’goody Paradise reggae festibala Saran eginen dute apirilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 22a, 09:04

Kontzertuak larunbat arratsaldeko 6etan hasiko dira kiroldegian

Bere 6. ediziorako txin'goody paradise reggae festibalak Sarako herria hautatu du. Apirilaren 25ean larunbatarekin iraganen da. Egun horretan mundu osotik etorritako reggae musika entzuten ahalko da kiroldegian: Joseph Cotton (Erresuma Batua) DJ-a Frantziako Atili Bandalero Djak sustengaturik, ondotik Italiako Raphael kantaria Euskal Herriko Revolutionary Brothers-ek sustengaturik; Txingoody Roots Band, ADN Noar (Bretania) eta Dawa Crew.

Kontzertuak arratsaldeko 6etan hasiko dira goizeko 2ak arte. Sartzea 10 eurotan da. Bertan bio edariak eta rasta janaria zerbitzatuak izanen dira. Informazio gehiagorentzat: 05.59.48.14.14 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun