Bertze bi domina eskuratu dituzte Errekako judokek Nafarroako Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 11:34

Joseba Bengoetxea Sapuppok eta Cristina Aranbel Fernandez doneztebarrek hirugarren postuak eskuratu dituzte asteburuan.

Nafarroako Judo Txapelketaren barne, infantil eta kadete mailako hirugarren eta azkenfaseko lehiak jokatu ziren joan den larunbatean, apirilak 18. Errekako judokak berriz ere fin moldatu ziren.

Infantilen mailan, mutiletan, 55 kiloz azpikoen kategorian, Joseba Bengoetxea Sapuppo doneztebarra hirugarren izan zen. Eta kadeteen mailan, nesketan eta 63 kiloz beheitikoetan, Cristina Aranbel Fernandez herritarrak ere hirugarren postua eskuratu zuen.

Igandean, apirilak 26, benjamin kategoriako saioak jokatuko dira Mendillorrin eta orduan erabakiko da kategoria honetako podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun