Sanferminetako kartel eta portadak bozkatzeko aukera izanen dute lesakarrek

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 08:14

Apirilaren 21etik 25era Beheko Plazako udal bulegoan eta hilaren 22tik 27ra udal webgunean

2015eko Lesakako Sanferminetako kartel, portada eta kontraportadak aukeratzeko bozka emateko aukera izanen dute lesakarrek Eskriboenean (Beheko Plaza 5) apirilaren 21etik 25era eginen den erakusketan edo udaletxearen webgunean (www.lesaka.net) apirilaren 22tik 27ra arte.

Beheko Plaza 5eko udal bulegoa apirilaren 21etik 23ra, 09:30etik 14:30era, apirilaren 24an, ortziralean 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara eta apirilaren 25ean, larunbatean 11:00etatik 13:00etara egonen da zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun