Amaiurko Mertxedeko lixutegi zaharberrituaren inguruan emakumearen lanari aitortza egin zaio

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 07:22
Emakumearen lanari aitortza egin zitzaion Amaiurko Mertxedeko lixutegi zaharberrituaren inaugurazioan.

Apirilaren 18an solasaldia eta inaugurazioa egin zuten

Amaiurko lixutegia: emakumeen lanaren aitortza izenburupean ekitaldi berezia antolatu zuen Amaiurko herriak apirilaren 18an. Larunbat goizean Beatriz Gallego Muñozek “Lixutegiak, emakumeen topaguneak” solasaldia eskaini zuen Otsondo Barride Elkartean. Ondoren, berriki auzolanean zaharberritu den Mertxedeko lixutegira bixita egin zuten. Lixutegian jarritako plaka agertu zuen Salaberriko Maritxu Juanikotenak, bera bezala lixutegian lanean aritu ziren emakumeen lana aitortzeko eta oroigarri gisa. Ikusi Isabel Alemanen argazkiak

Amaiurko lixutegia: emakumeen lanaren aitortza izenburupean ekitaldi berezia antolatu zuen Amaiurko herriak apirilaren 18an. Larunbat goizean Beatriz Gallego Muñozek “Lixutegiak, emakumeen topaguneak” solasaldia eskaini zuen Otsondo Barride Elkartean. Ondoren, berriki auzolanean zaharberritu den Mertxedeko lixutegira bixita egin zuten. Lixutegian jarritako plaka agertu zuen Salaberriko Maritxu Juanikotenak, bera bezala lixutegian lanean aritu ziren emakumeen lana aitortzeko eta oroigarri gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun