Uterga eta Olazarrek ere lortu dute Sagardoaren Txapelketaren finalerako txartela

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 20a, 11:21
Xanti Utergak eta Patxi Olazarrek jokatuko dute Sagardoaren txapelketako finala, Zeberio II eta Endikaren kontra.

Iruñeko erremonte txapelketako finalean berriz, Zeberio II eta Etxeberria III, Uterga eta Endikaren kontra ariko dira ortziralean Labriten

Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrak ariko dira Zeberio II eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra Sagardoaren txapelketako finalean. Doneztebeko bikoteak 32-40 irabazi zien Etxeberriatarrei larunbatean Galarretan.

Xanti Uterga eta Patxi Olazar doneztebarrak ariko dira Zeberio II eta Endika Urrutia saldiastarraren kontra Sagardoaren txapelketako finalean. Doneztebeko bikoteak 32-40 irabazi zien Etxeberriatarrei larunbatean Galarretan.

Partidaren hasierako zatian Etxeberriatarrak hobe aritu ziren eta 10-5, 12-6 eta 17-9 aitzinetik izan ziren. Baina Uterga jokoan sartzen hasi zen eta Olazarrek eta Joxe Etxeberriak borroka polita mantendu zuten gibeleko koadroetan. Hogeina berdindu ondotik, 23-30 irabazten jarri ziren Uterga eta Olazar (6-21eko partziala). Honela, heldu den astean jokatuko dute finala Zeberio eta Endikak, Uterga eta Olazarren kontra.

 

Iruñeko frontoi laburreko finala ortziralean

Bertze aldetik, Iruñeko erremonte txapelketako finala ortziralean jokatuko dute Labriten Zeberio II eta Etxeberria III.ak, Xanti Uterga eta Endika Urrutiaren kontra. Beraz, Galarretako lau protagonistetatik hiru Iruñeko azken partidan ere izanen dira. Ligaxkako azken partidan, finalista izateko bigarren txartela zegoen jokoan, Utergak eta Endikak etxeko lanak eginak baitzuten. Beharbada horregatik, aunitzez gehiago zutelako jokoan, Zeberio II eta Etxeberria III.ak partida handia egin eta 40-26 irabazi zuten. Ortziraleko finalean, seguruenik, gauzak ezberdinak izanen dira, Uterga eta Endika ez baitira hain lasai aterako

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun