Azken txanpan sartua da Berako Zahar Etxearen Kultur Astea

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 17a, 09:59
Ehiza eta Arrantza Elkartean bapo bazkalduz hasi zuten Kultur Astea Berako Zahar Etxekoek.

Ortziral arratsaldean bertsolariak ariko dira, larunbatean mus eta oca txapelketak eta igandean esku pilotako porraren sariak banatuko dituzte

Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala apirilaren 13tik apirilaren 19ra ospatzen ari dira, azken urteetan bezala gustu guztietako ekintzaz betetako egitarau zabalarekin.

Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala apirilaren 13tik apirilaren 19ra ospatzen ari dira, azken urteetan bezala gustu guztietako ekintzaz betetako egitarau zabalarekin.

Apirilaren 13an, astelehenean, Berako Ehiza eta Arrantza elkartean hasi zuten besta, herritarrek eta bertako bazkideek bazkari eder batera gonbidatu zituzten eta. Argazkian ageri denez, giro ederra izan zuten.

Asteartean taloak egiten ikasteko eta jateko aukera izan zuten, urtero bezala Maria Mitxelenaren laguntzari esker.

Asteazkenean Bidazi elkartea ezagutzeko aukera izan zuten San Jose Zahar Etxeko bizilagunek. 

Ortzegunean Nafarroako jotak aditzeko aukera izan zuten.

 

Ortziralean bertsoak, larunbatean txapelketak, igandean sariak

Apirilaren 17an, ortziralean 16:30eaan inguruko bertsolariak hurbilduko dira Zahar Etxera: Iban Garro eta Ioar Tainta lesakarrak, Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu iturendarrak eta Julen Zelaieta ariko da gai-jartzaile.

Apirilaren 18an, larunbatean 16:30ean mus eta oca txapelketak eginen dira herritar eta Zahar Etxeko bizilagunen artean.

Apirilaren 19an, igandean 19:00-19:30 aldera, esku pilotako porraren sariak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun