Kultur Astea ospatuko dute Berako San Jose Zahar Etxean apirilaren 13tik 19ra

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 13a, 07:03
Aurten ere taloa egiten ikasteko aukera izanen dute Berako Zahar Etxearen Kultur Astean.

Bazkaria, talo egiten ikastea, Bidazi ezagutzeko aukera, jotak, bertsoak, mus eta oca txapelketak eta bertze zenbait ekitaldirekin

Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala apirilaren 13tik apirilaren 19ra ospatuko da eta azken urteetan bezala gustu guztietako ekintzaz osatua dator egitarau zabala.

Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala apirilaren 13tik apirilaren 19ra ospatuko da eta azken urteetan bezala gustu guztietako ekintzaz osatua dator egitarau zabala.

Apirilaren 13an, astelehenean, Berako Ehiza eta Arrantza elkartean hasiko dute besta, herritarrek eta bertako bazkideek bazkari eder batera gonbidatu dituzte eta.

Apirilaren 14an, asteartean 16:30etatik aitzinera, taloak egiten ikasteko eta, oraindik hobe, jateko aukera izanen dute, urtero bezala Maria Mitxelenaren laguntzari esker.

Apirilaren 15ean, asteazkenean 15:00ak aldera, Bidazi elkartea ezagutzeko aukera izanen dute San Jose Zahar Etxeko bizilagunek.

Apirilaren 16an, ortzegunean 16:30ean Nafarroako jotak aditzeko aukera izanen da.

Apirilaren 17an, ortziralean 16:30eaan inguruko bertsolariak hurbilduko dira Zahar Etxera: Iban Garro eta Ioar Tainta lesakarrak, Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu iturendarrak eta Julen Zelaieta ariko da gai-jartzaile.

Apirilaren 18an, larunbatean 16:30ean mus eta oca txapelketak eginen dira herritar eta Zahar Etxeko bizilagunen artean.

Apirilaren 19an, igandean 19:00-19:30 aldera, esku pilotako porraren sariak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun