Cancunera bi pertsonentzako bidaia zozketatuko du DenokBat Federazioak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 10a, 09:26
Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertzioak biltzen ditu DenokBat Federazioak.

Apirilaren 13tik 30era elkarteko komertzio eta zerbitzuetan egiten diren erosketen truke

DenokBat Federazioak (Berako Larun-Haizpe, Lesakako Zerbitzuen Elkartea, Bertan Baztan eta Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak osatua) Cancunera bidai baten zozketa antolatu du bere bezeroen artean.

Apirilaren 13tik 30era, DenokBat-eko bazkide den saltoki bakoitzean guttienez 10 euroko erosketa bat egiten duten bezeroek parte hartu dezakete zozketan.  Cancunera (Mexiko) bi pertsonentzako bidaia bat zozketatuko da. Zozketa maiatzaren 4an eginen da, eguerdiko 14:30ean Malerrekako Mankomunitateko egoitzan, Donezteben.

Zozketa publikoari irekia izanen da, nahi duenak agertu nahi izanez gero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun