1.212 langabetu zeuden eskualdean martxo hondarrean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 7a, 12:17

Otsail bukaeran baino 9 guttiago dira 

Otsaileko joerari eutsiz beheiti egin du langabeziak eskualdean martxoan ere. Zehazki, 9 langabetu guttiago daude, 1.212 denera (-%074). Halere, Nafarroako banaz bertzekoa baino guttiago jautsi da langabezia eskualdean, Nafarroa osoan 622 langabetu guttiago baitaude (-%1,27)

Martxoan 569 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 37 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 538 lagun daude langabezian, otsailean baino 5 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere otsailean baino langabetu bat guttiago dago, 568. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, aldiz, 2 lagun gehiago daude langabezian, 67 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean otsailean baino 5 langabetu guttiago dago, 39 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean baino 11 guttiago dira, 836tik 825era pasatuz. Industria arloan ere 3 langabetu guttiago daude, 173 denera. Eraikuntzan otsaileko langabetu kopurua mantentzen da, 120. Nekazaritzan lagun bat gehiago dago lanik gabe, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 68 lagun daude langabezian, otsailean baino 4 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun