Menditarrak BRT taldearen gaupasa apirilaren 11n eginen da Larraintzarren

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 14:43
Larraintzarren prestatuko duten zikirorako txartelak salgai daude gaurgero.

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztan, Doneztebe eta Ultzaman 

Menditarrak BRT errugbi taldearen gaupasa hamabigarren urtez eginen da aurten, apirilaren 11n Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz bait doaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude. 

Apirilaren 11n, larunbatean 20:30ean karpa irekiko da Eztanda batukadarekin.

21:30ean zikiro afaria eginen da frontoian eta kantu zaharra, sorpresak eta bertze zenbait ekintza izanen dira. Txartelak apirilaren 8ra arte salgai izanen dira Elizondoko Intzan, Ultzamako Deskarge ostatuan eta Doneztebeko Titin. Afaria eta bonolaguntzaren preziioa 25 eurokoa izanen da eta bonolaguntzarena 7 euro. Doneztebe, Elizondo edo Iruñera bueltatzeko autobusa ere izanen da eta txartelak 3 eurotan salgai izanen dira takillan.

00:30ean Oharkabe taldea ariko da frontoian eta ondotik Djak. Ordu berean hasita, karpan Muxu Beltza (punk-rock), El mono pintor (funk) eta The Baserritars (ska-punk) taldeak ariko dira. Ondoren DJ Purin ariko da.

Divertis-en gastatzeko 300 euroko eta eskualdeko produktuen zozketa eginen da 02:30 aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun