Lau domina lortu dituzte Errekako kirolariek alebin mailako Nafarroako Judo Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 31a, 08:36
Errekako judokek lau domina eskuratu dituzte Nafarroako Txapelketan.

Jokin Oteizak lehen postua lortu du, Eñaut Setoainek hirugarren postua eta Aritz Zulaika eta Saioa Atxalandabasok bigarren postua

Mutilen kategorian, 34 kiloz beheitikoen kategorian Jokin Oteiza Ollok lehenbiziko postua lortu du, 38 kiloz beheitikoetan Eñaut Setoain Gartxitorena hirugarren izan da eta 52 kiloz beheitiko mailan Ariz Zulaika Irigoien bigarren. Nesketan, berriz, Saioa Atxalandabaso Iribarren doneztebarrak bigarren postua eskuratu du 34 kiloz beheitiko kategorian.

Alebin mailako Nafarroako Judo Txapelketako bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen joan den larunbatean Mendillorrin, eta Errekako kirolariek emaitza bikainak lortu zituzten. Sei judoka joan ziren Doneztebeko Kirol Elkartetik eta lehenbiziko postu bat, bi bigarren postu eta hirugarren postu bat eskuratuta itzuli ziren etxera.

Mutilen kategorian, 34 kiloz beheitikoen kategorian Jokin Oteiza Ollo narbartearrak lehenbiziko postua lortu zuen, 38 kiloz beheitikoetan Eñaut Setoain Gartxitorena hirugarren laugarren izan zen eta 52 kiloz beheitiko mailan Ariz Zulaika Irigoien doneztebarra bigarren gelditu zen. Nesketan, berriz, Saioa Atxalandabaso Iribarren doneztebarrak bigarren postua eskuratu zuen 34 kiloz beheitiko kategorian.

Otsailaren 28an jokatutako lehenbiziko jardunaldian eta Mendillorriko bigarrenean lortutako puntuazioaren batura izan zen azken emaitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun