Berroetako Asteburu Kulturalari begira argazki lehiaketa deitu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 31a, 07:39

Apirilaren 23an akituko da lanak aurkezteko epea

Apirilaren 24tik 26ra ospatuko den Berroetako Astebururu Kulturalerako argazki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Berroetako herriak, Kortarixar jatetxea, Zamail harategia, Baztango Udala eta Itxusi Argazki Elkartearen laguntzarekin. Lanak apirilaren 23rako aurkeztu beharko dira Berroetako Gure Ametsa Elkarteko buzoian edo berroetakoherria@gmail.com helbide elektronikoan.

Apirilaren 24tik 26ra ospatuko den Berroetako Astebururu Kulturalerako argazki lehiaketa antolatu du bigarren urtez Berroetako herriak, Kortarixar jatetxea, Zamail harategia, Baztango Udala eta Itxusi Argazki Elkartearen laguntzarekin. Lanak apirilaren 23rako aurkeztu beharko dira Berroetako Gure Ametsa Elkarteko buzoian edo berroetakoherria@gmail.com helbide elektronikoan.

Argazki lehiaketaren gaia Berroeta izanen da bere osotasunean eta edozeinek parte har dezake. Partehartzaile bakoitzak 3 argazki aurkez ditzake lehiaketara, parper formatuan (30x20 edo 20x15 cm) eta formatu digitalean, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Sariei dagokienez, lehenbizikoa afaria bi pertsonentzako eta bigarrena, bertako produktuen sorta bat izanen dira. Partehartzaile guztien artean, sari-zozketa zoragarri bat ere eginen da, partehartzaileak 25 baino gehiago baldin badira.

 

Asteburu Kulturala

Argazki lehiaketa, erran bezala, apirilaren 24tik 26ra eginen den Asteburu Kulturala girotzeko ekitaldietako bat izanen da.

Apirilaren 24an, ortziralean 17:00etan haurrendako marrazki tailerrak eta txokolatada izanen da. 19:30ean Pura vida dokumentalataren emanaldia eta 21:00etan afaria era ondotik mahai jokoen txapelketak. Ortziraleko ekitaldi hauek Hegoaldea elkartean eginen dira.

Apirilaren 25ean, larunbatean 12:00etan herritarren arteko apustu-desafioa eta herriko erraldoien ikuskizun emanaldia izanen dira. 17:00etan II. Batukada ikastaroa, Eduardo Iturralderekin. 19:00etan Iñaki Atxa eta Juan Lameirinhasen eskutik paisaien eta argazki eta bideo emanaldia. 20:00etan argazki lehiaketako sari banaketa eginen da eta 21:00etan afaria eta euskal kantak Salaberrirekin. Larunbateko ekitaldiak eta egun osoko argazki erakusketa Gure Ametsa elkartean eginen dira.

Apirilaren 26an, igande goizeko 9etan abiatuta mendi ibilaldia eginen dute, Berroetako paisai izkutuen bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun