Meoki eta Etxenikek irabazi dute Antxitoneko paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 23a, 11:50
Paleta goma txapelketako finalistak eta partehartzaileak, antolatzaileekin batera.

Elizondoko Antxitonea trinketak antolatzen duen paleta goma txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 21ean. Kategoria nagusian, Unai Meokik eta Guillermo Etxenikek 40-35 irabazi zieten Josetxo Huarte eta Mitxel Etxenikeri eta bigarren mailakoan, Gorka Urtasun eta Unai Barberenak 40-32 irabazi zieten Javier Galarregi eta Iñaki Urrutiari.

Antxitonea trinketea ikuslez gainezka ageri zen eta sari banaketaren ondotik, bazkaria ere izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun