Igantziko La Villa ostatua eta jatetxea errentan eman nahi du Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 23a, 10:12

Proposamenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 eguneko epean aurkeztu beharko dira

Igantziko Udalak erabaki du Herriko Ostatua den La Villa ostatua eta jatetxe zerbitzua errentan emateko prozedura irekitzea. Lehiakideek esplotazioaren hilabeteko kanona zehaztu beharko du eskaintzan eta hasierako prezioa 300 eurokoa da (gehi BEZa). Proposamenak astelehenetik ortziralera, 08:00etatik 14:00etara aurkez daitezke udal bulegoetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.

Ostatua eta jatetxea uztailerako ireki beharko ditu hartzen dituenak. Kontratua sinatzen duenetik bortz urterako hartuko ditu ostatua eta jatetxea, bertze bortz urterako luzagarriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun