Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketak deitu ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko mar. 23a, 09:42
Lesakako Sanferminak prestatzen hasiko dira.

Lanak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

 

Lesakako Udalak, 2014ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 17ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Lesakako Udalak, 2014ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 17ko 13:00etan akautuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.

Azalen neurria 210x297 mmkoa izanen da osotara eta kartelena 420x594 mmkoa. Derrigorrez, ‘Lesaka 2015 Sanferminak’ agertu beharko dute.

Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 250 euroko bonoa eramanen dute, Lesakako ostatu, denda eta zerbitzuetan gastatzeko. Kartela argitaratu eginen da eta azaleko lehen saria programaren aitzineko azalean joanen da.

Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, Lesakako ikastetxetan ikasten ari diren 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. Hauen lanak ere apirilaren 17rako aurkeztu beharko dira udal bulegoetan. Irabazlearendako saria, Lesakako dendetan eskolako materiala erosteko 100 euroko balioa duen taloia izanen da, eta irudia programaren gibeleko azalean argitaratua ikustea, noski.

 

Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da Beheko Plaza 5eko udal bulegoan apirilaren 21etik 25era (biak barne). Azken urteetako ohiturari eutsiz, herri bozketak erabakiko du lehiaketan. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, bozka emateko aukera izanen dute Lesakan jaioak edo bertan erroldatuak direnak. Honetaz gain, udalaren webgunearen bidez ere bozkatzeko aukera izanen da.

 

Lehenbiziko besta batzordea

Kartel eta azal lehiaketa ez da sanferminak hurbiltzen ari direnaren seinale bakarra. Martxoaren 27an, ortziral arratsaldeko 6etan aurtengo bestak prestatzen hasteko lehendabiziko batzordea eginen da udaletxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun