Korrika Kulturalaren baitan, Baga, biga, higa hitzaldi musikatua eskaini zuten Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek martxoaren 15ean, igande arratsaldean Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko liburutegian, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du ekitaldia.
90 bat lagun bildu ziren, bi kantari ezagunen azalpenak aditzera. 1960 hamarkadako musikagintzatik abiatuta, hamarkadaz hamarkadako historia azaldu zuten, irudiekin eta kantuekin lagunduta.