Belate eta Almandozko tuneletan mozketak izanen dira martxoaren 17an

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 16a, 17:18

Irunerako norabidea moztua egonen da astearte goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara

Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidea Irunerako norabidean moztuko dute martxoaren 17an, asteartean 09:00etatik 18:00etara, 27 eta 35 kilometroen artean, Belate eta Almandozko tuneletan, zolaberritze lanak egiteko. Ibilgailuak NA-1210 errepidetik joan beharko dute.

N-121-A errepide berean, Oieregiko tunelean txandaka emanen dute bidea martxoaren 16ko gauean, astelehen arratseko 10etatik astearte goizaldeko 6etara, mantenimendu lanak egiteko.

Bertze aldetik, N-121-B errepidean, martxoaren 17ko astearte gauean Azkazkorroko tunela moztuko dute (42,600 km), mantenimendu lanak egiteko. Ibilgailuak Mugairi herritik desbideratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun