Nafarroako Mendialdeko 70 establezimenduk Kalitatearen aipamena jaso dute

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 09:20
Martxoaren 10ean eman zituzten aipamenak Oibarren. Utzitako argazkia

Tartean, eskualdeko 27 daude

"Jarduera Onen Eskuliburuak" (JOE) izeneko saria emateko ekitaldia martxoaren 10ean egin dute Oibarko Casa Zabaleta Erretegian. Aipamena 2014an kalitatea kudeatzeko JOE sistemaren alde egin duten 70 establezimenduk jaso dute. Jarduera Onen Eskuliburuak izeneko markak turismo-kalitaterako erreferente izan asmo du. Diplomen banaketan egon ziren: Jose Luis Sanchez de Muniain, Kultura, Turismo eta Instituzioekiko Harremanetarako kontseilaria; Carlos Erce, Turismoko eta Merkataritzako zuzendari nagusia; Pedro Lanas Arbeloa, Oibarko alkatea; eta Jose Maria Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria.

Eskualdeko 27

Bereizgarria jaso duten eskualdeko establezimenduak honako hauek dira: Donamariako Benta jatetxea (Donamaria), Zugarramurdiko Lezeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zugarramurdiko turismo Bulegoa eta Errotaberri landetxea (Zugarramurdi), Urdazubiko Lezeak eta Irigoienea landa-ostatua (Urdazubi), Zigako Etxezuria landetxea (Ziga), Casa Ostiz denda eta Alustiza lurrin-denda (Doneztebe), Elbeteko ostatua eta Elbetea jatetxea (Elbete), Zubimuxu aterpetxea (Goizueta), Tresanea apartamentuak (Ituren), Jauregia I eta II landetxeak (Aniz), Santxotena parke-museoa, Gontxea eta Lizardiko Borda I eta II landetxeak (Arizkun), Baztan Museoa eta Urruxka eta Ipingi (Elizondo), Kattagorri denda eta Atxaspi hotela (Lesaka), Zubietako errota (Zubieta) eta Elgorriagako hotela eta bainuetxea (Elgorriaga).  

Jarduera Onen Eskuliburuak ezartzea, Cederna Garalur Elkarteko Turismo arlotik garatua, "Nafarroako Mendialdea" xedean bertan egiten diren lan-saioen barnean kokatzen da. Aipatu lan-saio horiek bat datoz Xedeko Kalitate Planak jasotzen duen jarduera-mailetako batekin. Kudeaketa eta bezeroarenganako zerbitzua landuz establezimenduaren kalitate globala hobetzea ahalbidetzen duen tresna da garatutako lanaren oinarria. JOE sistemak aukera ematen die turismo-arloko enpresetako eta zerbitzuetako arduradunei arian-arian kalitatearen kulturan murgiltzeko. Horren emaitza honako hau da: bezeroaren gogobetetasuna areagotzea, bezeroaren fidagarritasuna areagotzea, langileen trebakuntza hobetzea, eraginkortasuna eguneroko lanean, eta "Nafarroako Mendialdea" turismo-xedearen irudi ona.

2014an zehar, 59 establezimenduk berritu dute turismo-kalitaterako sistema hori, eta 11k lehenengoz jaso dute aipamena. Datu horrek agerian uzten du urtetik urtera gero eta establezimendu gehiagok jasotzen dutela bereizgarri hori; horrela, Nafarroako Mendialdera datozen turistei kalitate handiagoa ematen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun