Berdintasunaren Ginkanako sariak banatu ditu Lesakako Zerbitzuen Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 10a, 09:02
Hiru saridunak, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko Ana Irastorzarekin. Utzitako argazkia

300, 150 eta 100 euroko erosketa bonoak zozketatu zituzten

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna girotzeko kanpaina berezia prestatu zuen Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Hain zuzen, Berdintasunaren Ginkana antolatu zuten martxoaren 2tik 7ra. Elkarteko denda eta zerbitzuetan ikusgai zeuden 40 hitzekin hiru esaldi osatu behar zituzten parte hartzaileek.

Sariak martxoaren 7an, larunbat arratsaldean zozketatu zituzten, Alhondigan Zerbitzuen Elkarteak eskainitako txokolatadan. Lehen saria, 300 euroko erosketa bonoa, Angie Olabe Zapirainek eskuratu zuen, “Gure seme-alabak berdintasunean heziz pertsona autonomoak egiten ditugu” esaldiarekin; bigarren saria, 150 euroko erosketa bonoa, Olarixu Urra Yecorak lortu zuen (“Educando a nuestos hijos-as en la igualdad hacemos personas autónomas”) eta hirugarren saria, 100 euroko erosketa bonoa, Sara Txoperena Lacar-ek jaso zuen (“Berdintasunean heziz, gure seme-alabak autonomoak egiten ditugu”.

Argazkian, hiru saridunak, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko Ana Irastorzarekin ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun