Bertako mintzamolde jatorrak ikasteko saioak antolatu ditu Solaslagunak

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 16:28

Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimena da Euskalkide, tokian-tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi dituena. Solaslagunak antolatu du ekimena, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udalak sus­tatuta, Berako eta Elizondoko Zahar Etxeen lagundutzarekin.

Helburu zabalago ba­tzuetan ere kokatua dago, hizkuntza portaeran eragitea, adineko pertsonekin hartuemanak sortzea eta ondare inmaterialaren eramaleak diren neu­rrian, hauen esperien­tzietaz ikastea, adibidez. Garizuman izanen da, astean ordu betez eginen diren lau solasaldiren bitartez, gaika. Berako San Jose Adinekoen Egoi­tzan martxoaren 10, 17, 24 eta 31n (asteartetan 17:00etan) eta Elizondon Francisco Joaquin Adinekoen Egoitzan martxoaren 12, 18, 26 eta apirilaren 1ean 17:00etan abiatuko da lehenik, baina esperientzia ongi joanez gero bertze udalerri ba­tzuetara zabalduko da.

Izen ematea martxoaren 6a baino lehen egin behar da, 610 920 673 (Xabi) telefonora deituta eta bertan emanen dute informazio gehiago ere.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun