Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Nafarroako Bertsolari txapelketa finalaurrekoetan sartuko da

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 16:26
Ander Fuentes ‘Itturri’ zubietarra eta Eneko Fernandez lesakarra, Lizarran jokatu zen final laurdenetako saioan lehenbizikoa eta bigarrenak izan ziren eta finalaurrekoetan ariko dira. Utzitako argazki

Eskualdeko 10 bertsolarik gainditu dute lehen koxka eta finalean sartzeko lehiatuko dira

Final-laurdenetako bortz saioak jokatu ondotik, 18 bertsolarik Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hiru finalau­rrekoetan kantatuko dute, martxoaren 7an Be­rriozarren, martxoaren 8an Lesakan eta mar­txoaren 15ean Burlatan. Eskualdeko hamar ber­tsolarik segitzen dute oraindik jokoan.
 
Lehenbiziko bi finalaurrekoak asteburu honetan jokatuko dituzte.
 
Martxoaren 7an, larunbatean 17:30ean Berriozarko Entzunaretoan Jon Barberena elizondarra, Julio Soto, Eneko Fernandez eta Iñigo Olaetxea lesaka­rrak, Alazne Untxalo iturendarra eta Sarai Ro­bles ariko dira.
 
Martxoaren 8an, igandean 17:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean Aimar Karrika, Ander Fuentes ­“Itturri” iturendarra, Xabier Terreros lesakarra, Julen Zelaieta berata­rra, Amaia Elizagoien oronoztarra eta Kotte Plaza iruritarra ariko dira.
 
Hurrengo asteburuan, martxoaren 15ean, igandean 17:30ean Burlatako Kultur Etxean
Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Oskar Estanga, Migel Mari Elosegi “Luze” leitzarra, Saioa Alkaiza eta Aritz Saragueta ariko dira. Saio honen ondotik jakinen da martxoaren 28an Elizondoko finalean kantatuko duten zor­tzi bertsolariak zein izanen diren.
 
Finalaurrekoetarako sarrerak, Berriozarko Ekia ekodendan, Lesakako okindegian eta Burlatako Ostarte tabernan eskuratu daitezke aldez aurretik. Internet bidez, www.bertsosa­rrerak.eus atarian.
 
Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.ber­tsozale.eus atarian aurkituko duzue.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun