36 bikote bildu zituen Gure Txokoako mus txapelketan lesakarrak garaile

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 15:58
Utzitako argazkia.

Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen otsailaren 14an Iamotenean. Guztira 36 bikotek parte hartu zuten eta horien artean, Lesakako Jon Otxoteko eta Mattin Gonzalez suer­tatu ziren txapeldun, finalean Berako Joseba eta Iñigo Martinez anaiei irabazita. Hirugarren posturako lehian, Jon Magirena eta Bikendi Lakosta baztandarrek irabazi zieten Andoni Lasaga eta Bernard Errandonea beratarrei. Gure Txokoako zuzendaritza batzordeko Edurne Pachecok banatu zituen sariak (400 euro irabazleek).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun