Bakea eta elkarbizitzari buruzko jardunaldiak

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 15:57
Utzitako argazkia.

Auzolanean bakea eraikitzen goiburupean udalak antolatutako jardunaldiak a­rrakastatsuak suertatzen ari dira. Otsailaren 19an Paco Etxeberriak eskaini zuen solasaldia aditzeko ttiki gelditu zen Beralandeta, argazkian ageri denez. Otsa­ilaren 26an, Oraina: bakegintzaren ikuspegiak jorratu zituzten Baketikeko Iker Usonek eta Foro Sozialeko Aitziber Blancok. Hirugarren saioa, martxoaren 5ekoa (19:00etan), ez da hitzaldi bat izanen. Aitzineko bi saioetan landutako gaiak oina­rri hartuta, herritarren partaidetzarekin, etorkizunaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko ekimena izanen da, open space dinamika erabiliz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun