«Dena ongi badoa, aitzinera eginen dugu ilusioz eta zakarkeriaz beterik»

Gurutze PIKABEA 2015ko mar. 5a, 15:26
Dama taldea 2010ean sortu zuten Bera, Doneztebe eta Lekarozko lau gazte hauek. Utzitako argazkia.

Berako Jon Esteben Agara gitarristak, Donez­tebeko Ramontxo Etxebeste bateria-­jo­tzaileak eta Txomin Sapuppo (Piztia) ­aho­tsak eta Leka­rozko Iker Plaza baxu-jotzaileak osatzen dute Dama metal taldea. 2010etik dabil­tza elkarrekin eta duela hilabete batzuk bigarren diskoa kaleratu dute: Hil baino lehen, Jorge Mariñelarena teknikariaren laguntzaz. Aitortu digutenez, etorkizunak ez ditu sobera kezka­tzen, eta momentua bizi dute: «zoriontsu egiten zaituenari eutsi, ame­tsei gogor ekin beldurrik gabe, borrokatu eta inoiz ez damutu».
 
Gurutze PIKABEA
 
Nolatan sortu zenuten Dama taldea? 
Damako kide guztiak ber­tze taldeetan ibiliak gara eta aspalditik ezagu­tzen dugu elkar. Ideia Jon Estebenek eta Ramon­txok hasi zuten, proiektu be­rri, gogor eta makarra bat prestatzen hasi zirenean. Urte bat eman zuten gu­txi gorabehera lehenengo kantuei forma ematen­ eta 2010ean Txomin eta Iker proiektura batu ziren orain Dama dena osatuz. 
 
Nola deskribatuko zenukete zuen musika?
Metalaren barruan mu­gi­tzen gara, baina ez es­tilo­ jakin batean, hau da, kantak konposatzerakoan ez dugu estilo hau edo ber­tzea bilatzen, sentsazioak bilatzen ditugu. Sen­­tsazio horiek aunitze­tan indarra, gogortasuna, gor­dintasu­na, tinkotasuna... izan daitezke, eta ho­­­riek dira gure musikaren ezau­garri nagu­siak. 
 
Zein­ alde dago lehen diskotik Hil baino lehen bigarren honetara?
Biek hari berdinari jarrai­tzen diote, bata bertzearen eboluzio naturala dela erran genezake. Hil baino lehen lan borobilagoa da, ideia argiagoak daude eta lehen diskoko bidea jarraituz, iluntasun eta tinkotasun are han­dia­goa eman nahi izan diogu. Bertzalde, soinu eta produkzio aldetik, alde de­zentea dago, bigarren honetan lan hobea egin dugu zentzu guztietan. Zor­tzi kanta­ motz eta gordin daude, indarra eta agre­sibitatea azalera­tzen dituztenak, baina era landu batean. Lan motza da, betelanik gabekoa, eta ez dago alferrikako akorde edo kolperik. 
 
Zergatik izen hori?
Hil baino lehen kanta konposatu genuenean, izenburu eta ideia ezinhobea iruditu zitzaigun hurren­go­ diskorako. Ideia hau momentua eta egunerokoa bizitzeko ideia­re­kin estu lotuta dago, baina mu­turreraino eramanda. Zoriontsu egiten zaitue­na­ri eutsi, ametsei gogor ekin beldurrik gabe, bo­rro­­katu eta inoiz ez damu­tu. 
 
Zer moduzko harrera izaten ari da?
Harrera ona, ez gara ke­xa­tzen. Oraindik zabal­tze­­ lanean gabiltza, bai­na­ kritika onak jaso­tzen ari gara. Diskoaren sal­men­ta ez da erraza gaur egun, baina gure­tzat­­ ga­rrantzitsuena nahi­ duenak diskoa entzun ahal iza­tea da. Diskoa Interne­ten ere jarri dugu. Gaur egun, musika za­­bal­­tze­ko­ erarik era­gin­ko­rre­­na da, edozei­nek ikus deza­ke diskoaren diseinua eta entzun, nahiz eta fisi­ko­ki­ ez izan. Ezinber­tzekoa da gu bezalako talde­ batek sare sozia­lak­ eta In­terneteko ber­tze­ zabal­tze erremintak erabil­tzea.
 
Nola doaz kontzer­tuak?
Ongi, kontzertu dezente ematen ari gara eta orain­dik aunitz gelditzen zaiz­ki­gu aurten. Gure­tzat ga­rran­tzitsuena zuzenekoa da eta ahalik eta emanal­di gehien ematea. Ez dugu kontzertua emateko leku konkretu bat nahiago, bertze edozein­ baino. Kontzertu handia, ekipo handiarekin eta jende aunitzen aitzinean, festibal edo mota horretako jaial­di batean jo­tzea ametsa izanen litzateke.
 
Nola ikusten duzue zuen musika eskualdean?
Gure musika ez da publi­ko guztiaren­tzat. Gure eskualdean jende gutti bizi gara eta beraz, musika hau gustuko dutenak gu­tti dira. Halere, hemen eman ditugun kon­tzer­tue­tan harrera ona izan dugu, eta lagu­nez aparte, printzipioz estiloa gustuko ez duten per­tso­na aunitzek kon­tzer­tua dibertigarria egin zaiela erran­ digute. Ho­rrek izu­ga­rri pozten gaitu­.
 
Nolako etorkizuna ikusten diozue taldeari?
Ez dakigu zer-nolako etor­kizuna izanen dugun, hori ere polita da. Gure bi­­garren diskoaren mezuari jarraituz, zoriontsu egi­ten gaituen honi eutsi­ko diogu eta dena ongi doan heinean eta jendea­ren erantzuna jaso­tzen dugun heinean, ai­tzi­ne­ra eginen dugu ilusioz eta zakarkeriaz bete­rik.
 
DISKO BERRIA
«Alde batetik, soinu gogorra eta tinkotasuna nabarmenduko ge­nuke azken diskotik, kanta landuak eta mezu zuzena dira. Bertzetik, diseinu eta estetika ederrak».

BARATZEKILL ZIGILUA
«Gure entsegu lokala Doneztebeko baratze bateko txabola batean dago. Beti baratze in­guruan gaude eta hor sortzen dira Damaren doinuak. Zigilu bat be­har genuen eta ize­na hagitz originala, per­tsonala eta dibertigarria iruditu zitzaigun».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun