Lesakako udal kiroldegiko gimnasioa lekuz aldatzeko lana Sarobe eraikuntza enpresak eginen du

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 12:54

Libre geratzen den eremuan ostatua irekitzeko asmoa dago

Lesakako udal igerilekuetako gimnasioa lekuz aldatzeko obrak Sarobe eraikuntza enpresak eginen ditu 41.119,35 euroren truke. Aurkeztutako hiru proposamenen artean Lesakako enpresarena izan zen onena. Lanak ahalik eta abudoen hasteko asmoa du Herriko Etxeak eta behin hasita, hilabete edo hilabete eta erdiz bukatuko lirateke.

Gaur egun gimnasioa hartzen duen lekua hustu eta bertan ostatua instalatzeko asmoa ere badu Udalak eta lan horren hasierako aurrekontua 55.244,52 eurokoa izanen litzateke, nahiz eta proiektuan egin diren aldaketa batzuk tarteko, merkeagoa ere egin daitekeen. Lan honen baldintza plegua argitaratzekotan da Lesakako Udala eta hasierako intentzioa, ostatua denbora baterako hartzeko prest egonen litzatekeenak obra bere gain hartzea da. Horrela, zerbitzua kudeatuko duenak bere gustura eginen luke moldaketa lana.

Udal kiroldegia duela zazpi ireki zenean lehenbiziko solairuan zegoen ostatua, orain gimnasioa hartuko duen lekuan, baina duela urte batzuk itxi zen. Orain, ostatua beheko solairuan jarrita sarbidea erraztu nahi da, kiroldegiko erabiltzaileendako nahiz erabiltzaile ez direnentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun