Manttaleren "fitxaketa" berria

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 15:30

Frantziar atletak eskatu eta gero, 2015. urtean Manttalerekin korrika eginen du Didier Zagok. Feaseko korrikalariak harreman ezin hobea dauka talde beratarrarekin, eta ez da ahantzi behar hamar edizioetatik 5 aldiz irabazi duela Berako Mendi Maratoi Erdia. Zagoz gain, Ibai Iturria, Iñaki Odriozola eta Mikel Viñaok ere Manttalerekin korrika eginen dute. Bertzalde, Gorka Hercek azken urteotan Man­ttale taldearekin egon eta gero, Oiartzunen, bere jaioterrian, sortu den talde berri batekin segituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun