Izar Alguero zinema munduan bidea egiten

Juana Mari SAIZAR 2015ko ots. 19a, 10:15
UTZITAKo argazkia.

Izar Alguero herritarrak pasa den urtean Entre el agua y la tierra pelikulan parte hartu zuen, bera protagonistetako bat izanik. Hori gutxi balitz aurtengo Goya sarietan pelikula aipatu da eta galan zehar pelikulako irudi batzuk ere bota zituzten, "El cine que viene" atalean, eta noski, gure herritarra ere bertan agertu zen. Zorionak! Ez da makala  herriko antzerki taldean lanean hasi eta horren denbora ­gutxian Goya sarietan agertzea. Ea zortea izaten jarraitzen duzun Izar!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun