Herritarren eskariei erantzunez neurriak hartzen ari da udala

JM BARRIOLA 2015ko ots. 19a, 09:55
Herritarrek garraio publikoaren inguruan dituzten premiak ezagutu nahi dituzte.­ JM BARRIOLA

Begizta magnetikoak jarri dituzte zine eta eskolan

Lehengo udaberrian udalak gerakinetatik  50.000 euro zertan inbertituko lituzketen galdetu zien herritarrei.  Hainbat eskaera eta kezka utzi zituen agerian parte hartze prozesuak eta orain udalak eskaeratako bat aurrera atera eta entzu­menekin arazoak dituztenei laguntzeko neu­rriak hartu ditu. Hala, zineko aretoan eta Erleta eskolako jangelan eta in­geleseko gelan begizta magnetikoak jarri dituzte. Gailu hauek audiofono batera audio-seinale bat zuzenean transmititzeko aukera ematen dute, in­guru-zaratak sortutako interferentziarik gabe, komunikazioa hobetzea lortuz.

GARRAIO PUBLIKOAZ
Bestalde, garraio publikoan dauden  gabeziak aztertzeko asmoz, ikerketa bat ere abiatu du Udalak. Horretarako lehen fasean hiru bilera egin dira, otsailaren 10, 11 eta 12an. Bilera hauetan Iter Investigación enpresako adituak adin desberdinetako herrita­rrekin bildu dira. Jendearen iritziak eta ikuspuntuak jaso nahi dira eta horretarako elkarrizketak, inkesta pertsonalak… egitea aurreikusten dute. Horrela herrita­rrek adierazitako kezkari irtenbidea eman nahi dio udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun