Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 09:22
Mozorroek kontuak eginen dituzte larunbatean eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Felix Loiarte

Los Webotes taldea izanen da Gaztetxean festa eguna borobiltzeko

Goizuetan ere, inauterietako ospakizunik gehienak pasatuak dira: igandeko gaztetxoen zahagi dantza, asteleheneko mozorroen baserriz baserriko ibilaldiak, eskolako brasildarraren dantzak eta umorea eta gainerako herritarren disfrazak eta karrozak  ikusi argazkiak eta astearteko mozorroen azken itzulia eta zahagi dantza ikusi argazkiak. Baina, ohi bezala, Goizuetan mozorroen kontuen eguna geldituko da karnabalen ondoko larunbaterako eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere.

Otsailaren 21ean, 12:30ean hasita poteoa eginen dute Igandea txarangarekin. 14:00etan bazkaria izanen dute eta bazkalondo luzearen ondorik, arratsaldean berriz ere poteoan ibiliko dira Igandea txaran­ga­rekin. Gauean, Los Webotes taldea ariko da Gaztetxean, eta seguruena, batzuentzat goizaldeko ordu txikietan bukatuko dira, orain bai, inauteriekin lotutako ospakizunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun