EH Bilduk batzar idekia antolatu du otsailaren 6an, ortziral arratsaldeko 8etan zineman, maiatzeko hauteskundeei begira bere proiektua aurkezteko. Orain arte talde eragileengandik jasotako ekarpenak eta herritarrei luzatuko zaien inkesta ere erakutsiko da. Hauteskunde-programaren nondik norakoak eta zerrendetan zer jende joanen den ere azalduko dute. Batzarraren ondotik berendua izanen da.